Bakaikuko III. Katxarro egunerako izena ematea, zabalik

Guaixe 2017ko irailaren 28a

Urriaren 7an izanen da baina bazkarirako eta parte hartzeko

Bakarrekoetxea elkarteak, Kotxko tabernaren laguntzarekin, III. Katxarro Eguna antolatu du urriaren 7an Bakaikun. Goizeko 10:00etatik aurrera, ibilgailu klasikoen kontzentrazioa hartuko du Burundako herriak. Auzatea ere izanen da, Sakanan barnako ibilbidea eta, festa borobiltzeko, bazkaria elkartean (nagusiek 20 euro, haurrek 9 euro). Topaketan parte hartzeko edo bazkarira joateko izena ematea zabalik dago (680 825 557, katxarroeguna@gmail.com).