Auto istripuan zauritua

Guaixe 2017ko urr. 11a, 19:35
Furgoneta autobian iraulita gelditu zen. Argazkia: @BomberosNavarra

Sakanako Autobian (A-10), Bakaiku parean izandako istripuan gizonezko bat zauritu zen. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik gizonezkoak gidatzen zuen furgoneta bidetik atera eta errepidean iraulia bukatu zuen. Ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku eta erizainak, Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta Foruzaingoa joan ziren. Zauritutako gizona anbulantzian Nafarroako ospitale gunera eraman zuten.