Elkartearen egunarekin, festa

Guaixe 2017ko aza. 10a, 14:11
Udaletxe azpian dago elkartea

Bakarrekoetxea elkartearen eguna ospatuko dute bihar eta makina bat bazkidek eta bakaikuarrek bat eginen dute ospakizunarekin. Ospakizuna poteoarekin hasiko dute 13:30ean. Ordu bat emanen dute horretan mahaira bazkaltzera eseri aurretik. Bazkaldu ondoren musean eta bingoan jokatzeko aukera izanen da. Irabazleek gaztak eta ardo botilak eskuratuko dituzte. Bitartean haurrendako tailerrak izanen dira, 15:30etik 18:30era. 19:30ean auzatea izanen da eta Tirri eta Terry dj-ren dantzaldia 22:00etan hasi eta 02:00ak arte iraunen du.