Pixkanaka poteora batuz elkartu ziren Bakarreko etxea elkarteko kideak larunbatean. Batzuk zuzenean joan ziren bazkaltzera. Mahaira esertzen lehenak haurrak izan ziren. Haiek bukatu ondoren helduen txanda iritsi zen. Bazkaldu ondoren batzuk tailerrekin majo pasa zuten bitartean besteak mahai jolasetan aritu ziren. Dantzaldiak ordu txikiak arte luzatu zuen ospakizuna.