Bakaikuko Gazte Asanbladak 20 urte

Guaixe 2017ko abe. 1a, 16:05

Abenduaren 2tik 9ra bitartean urteurren ekitaldiak ospatuko dira, XX Izar Gorri Gazteon Lokarri lelopean

Badirudi atzo izan zela, baina ez. 20 urte bete dira Bakaikuko Gazte Asanblada (BGA) sortu zenetik. Eta urteurrena behar bezala ospatzeko, abenduaren 2tik 9ra bitartean denetariko ekitaldiak antolatu ditu BGAk, XX Izar Gorri Gazteon Lokarri lelopean. Kontzertu, afari eta ospakizunekin batera, gaztetxean auzolana egiteko eta guztia txukun txukun uzteko aprobetxatuko dute BGAkoek.

Egitaraua
Abenduak 2, larunbata
20:00:    Kontzentrazioa: Hogei izar gorri, gazteon lokarri
20:30:    Triki poteoa
22:00:    Bertso afaria

Abenduak 6, asteazkena
16:00:    Auzolana gaztetxean

Abenduak 8, ostirala
Goizean garagardo tailerra

Abenduak 9, larunbata
20:00:    Pintxo potea eta beer-pong txapelketa
23:30:    Kontzertua: Tocan2 la polla. Ondoren, Dj Muxinkuen