Herriko egutegia salgai

Guaixe 2017ko abe. 22a, 12:45

Bosgarren urtez Bakaikuko etxeetara herriko kalendayua sartuko da. Gaur jarriko da 5 eurotan salgai Estankoan eta Kotxko tabernan. Bakaiku elurtuta, ospakizun egunetan, iluntzean, argazki zaharrak, herriko parajeak eta paisaiak. Horiek dira Bakaikuko egutegiak berarekin hartzen duena. Bakarren batek egutegiari ekarpenak egin, iritzia eman edo argazkiak eman nahi baditu bi bide ditu:  bakaiku.egutegia@gmail.com e-postara idatzi edo Bakaikuko udaletxean mezua uztea. Hurrengo egutegirako argazkiak jasotzeko epea 2018ko azaro akaberan despedituko da.