Bakaikun 96 sanantondar dira. Larunbatean hildakoen omenezko meza egin zuten. Azken urtean bi kofrade hil dira: Patxi Aiestaran eta Tomas Ondarra. Elizkizuna eta gero, kofradiaren argazkia berritu zuten. Hortik herriko tabernara gosaltzera hurbildu ziren eta ondoren zeukaten bazkarira 55 kofrade animatu ziren.
Urtero legez, karguak berritu zituzten: Javier Negrin, maiordomo izandakoak, Iñaki Saez de Arana joan den urteko belero izandakoari eman zion lekukoa eta Roberto Ramos izanen da aurtengo beleroa. Tenerifeko Negrinek 10 urte darama Bakaikun bizitzen, horietako 9 kofradian. “Maiordomoa izateagatik herriko jendea hobeto ezagutu dut. Kofradiako kideek asko pozten dira kuota jasotzera joaten zarenean” azpimarratu zuen. Aurtengo maiordomoa, Iñaki Saez de Arana, altsasuarra da.