Sustapen Ministerioak Nafarroa eta Euskal Y Abiadura Handiko Tren (AHT) sareak Sakanan barna lotzeko proposamena egin du. Egitasmoa jendaurrean dago. Bakaikun proiektuak zuzenean ukitutako pertsonen, "kaltetuen" batzarra eginen da bihar, 18:00etan, Auzoan. Bileraren helburua alegazio berezi bat prestatzeko eta aurkezteko aukera lantzea da. Batzarrak ere zalantzak argitzeko balioko du.
Bestalde, "azpiegitura erraldoi eta inposatu horrek Bakaiku zuzenean larriki kaltetuko lukeelako" eta jendaurreko epean gaudela baliatuta, Bakaikuko etxe guztietara banatu dituzte AHTren kontrako alegazio orokorra, edozein pertsonak sinatu dezakeena. Alegazio horren kopia gehiago udaletxean eta dendetan utzi dituzte, nahi duenak har dezan. Haiek sinatu eta hilaren akaberan aurkeztu nahi dituzte, horregatik, sinatutako alegazioak udaletxean edo udal postontzian uztea eskatu dute.