Asteburuan Espainiako jaurtiketa luzeen Txapelketa jokatu zen Montijon, Badajozen. Grupompleo Atlético taldeko June Kintana bakaikoarrak sekulako maila eman zuen eta txapelketa irabazi zuen, diskoa 50.13 metro jaurti eta gero. Bakaikoarrak 40 zentimetroko aldea atera zion Andrea Alarcón kataluniarrari, bigarren sailkatutakoari. Hirugarrena Mar Morant valentziarra izan zen (47.72 m).