Dispertsioaren oroigarria jarria

Guaixe 2018ko mar. 13a, 15:15

Euskal presoei ezartzen zaien urruntzea, dispertsioa, salatzeko Bakaikun oroigarria mustu zen atzo. Makina bat herritar presente zeudela mustu zen oroigarria. Erdiko iturriaren ondoan dago dispertsioaren oroigarria. Sakanako presoak dauden espetxetara dagoen distantzia markatzen duen kartelez osatuta dago. Zazpi norabide, izen eta distantzia agertzen dira oroigarrian: Asier Carrera Arenaza 300 km-tara; Jon Gurutz Maiza Artola 680ra; Jose Ramon Karasatorre Aldaz 550era; Unai Parot Navarro 1.050era; Luis Mariñelarena Garziandia 650era, Oihan Barandalla Goñi 330era eta Hodei Ijurko Iroz 730era.