June Kintana, urrezkoa

Guaixe 2018ko api. 25a, 16:39

Disko jaurtitzaile bakaikuarrak Espainiako Txapelketa Unibertsitarioetako disko txapelketa irabazi du

Espainiako Txapelketa Unibertsitarioak jokatu dira Andujarren (Jaen). Bertan aritu da June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra, Leongo Unibertsitatearekin lehiatzen. Izan ere, Kintana bertan dabil albaitaritza ikasketak egiten. June Kintana atleta bakaikuarrak urrezko domina lortu zuen, 52,13 metroko disko jaurtiketa egin eta gero.