Aitzkozar krosean Sanz eta Arratia onenak

Guaixe 2018ko mai. 30a, 13:38

119 korrikalarik hartu zuten parte, guztira, horietatik 51 proba nagusian. Sergio Garcia de Eulate eta Erkuden San Martin sakandarrak bigarrenak sailkatu ziren

Larunbatean jokatu zen XIV. Aitzkozar krosa, Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak sarirako baliagarria den bigarren lasterketa. Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak eta Iturmendiko Aitzkozar elkarteak antolatzen dute, Dantzaleku Sakana klubaren laguntzarekin, atletismoa bulkatzeko helburuarekin. Urtero herri batek hartzen du proba antolatzeko ardura eta aurten Bakaikuri egokitu zitzaion. Zaparrada arratsaldea izan zen larunbatekoa, baina probak jokatzerako orduan eguraldiak tregua eskaini zuen eta tarteka ateri burutu ahal izan ziren.

Guztira 119 korrikalarik hartu zuten parte XIV. Aizkozar herri lasterketan, horietatik 63 kategoria txikietan, prebenjaminetatik hasita kadete mailara arte. Ondoren  51 korrikalarik proba nagusiari ekin zioten (8,1 km);  Bakaiku eta Iturmendi arteko zirkuitu gorabeheratsuari bi buelta eman behar izan zizkioten, junior mailakoek, aldiz, buelta bakarra (4,05 km). Beste Iruña klubeko Daniel Sanz Elduaienek hasieratik hartu zuen agintea; bakarrik iritsi zen helmugara (27:38), Dantzaleku Sakanako Sergio Garzia de Eulateri ia 2 minutuko errenta ateraz (29:23). Eduardo Lopez sestaoarra hirugarrena sartu zen (29:50).

Emakumezkoetan Maite Arratia lazkaotarrak ez zuen areriorik izan (32:33) eta 5 minutu pasa atera zizkion bigarrenari, Erkuden San Martin etxarriarrari (37:53). Ginesa Lopez altsasuarrak osatu zuen podiuma (37:53).

Bukaeran auzate ederraz gozatu zuten korrikalariek, indarrak berreskuratzeko. Oroigarria jaso zuten guztiok, eta lehendabiziko hirurek trofeoak eta oroigarriak. Hurrengo urtean Iturmendik hartuko du proba.

Sakandarrak XIV. Aitzkozar Krosean
Gizonak
1.Daniel Sanz (Antsoain):    27:38
2.Sergio Garzia de Eulate (Alts): 29:23
6.J.C. Gomez (Alts):    30:34
7.Fco. Gomez (Alts):    30:41
8.Antton Zelaia (Urd):    30:41
9.Iñaki Alvaro (Alts):    30:52
10.Patxi Cano (Alts):    31:26
11.Gaizka Diez de Garayo (Bak): 32:41
12.Mikel Luis (Bak):    33:14
13.Gorka Chamorro (Alts):33:26
16.Urko Agirre (Iturm):    34:13
17.Esteban San Roman (Arb): 34:21
18.Haritz Goikoetxea (Alts):34:35
19.Asier Ansa (Alts):    34:41
20.Joseba Galartza (Iturm): 34:51
23.Santi Agirre (Iturm):    35:38
24.Mikel Goikoetxea (Alts):35:39
26.Juan Pedro Ariz (Bak):    36:36
27.Sergio Ondarra (Bak):    37:36
28.Oihan Artola (Iturm):    38:02
29.Alberto Anton (Alts):    38:02
31.Juan Martinez (Alts):    38:10
33.Unai Bonillo (Alts):    38:10
35.Ruben Garzia (Alts):    38:21
36.Eneko Lopez (Iturm):    38:28
37.Ander Gabirondo (Iturm): 38:44
38.Jesus Sayas (Alts):    40:15
40.Jonathan Cano (Alts):    40:53
41.Raul Mendoza (Zior):    41:24
44.Joakin Albeniz (Bak):    44:08
45.Francisco Negrin (Bak):45:45
46.Joxemari Mercero (Unan): 46:12
49.Aitor Etxaniz (Alts):    48:00
51.J.M. Migel (Zior):    51:02

Emakumeak
1.Maite Arratia (Lazkao):    32:33
2.Erkuden San Martin (Etx): 37:53
3.Ginesa Lopez (Alts):    37:53
4.Joxepa L. De Goikoetxea (Iturm): 46:51
5.Txaro Ondarra (Bak):    50:57

Kategoria txikiak
Aurrebenjaminak, neskak: 1.Noemi Maruleño, 2. Ane Lopez. 3.Izaro Viana.
Aurrebenjaminak, mutilak:1.Adei Erdoizia. 2. Jokin Gastamintza. 3.Josu Gorriti.
Benjaminak, neskak: 1.Nora Artza. 2.Jone Goikoetxea. 3.Uxue Goikoetxea.
Benjaminak mutilak: 1. Ixen Saez de Adana. 2. Alex Gonzalez. 3. Amets Salaberria.
Kimuak neskak: 1.Maren Gorrotxategi. 2. Nerea Boi. 3. Ane Andueza.
Kimuak mutilak. 1.Haritz Ramos. 2. Asier Apaolaza. 3. Aitor Lizarraga.
Haurrak neskak: 1. Iratxe Lapuente. 2.Maddi Lizarraga.
Haurrak mutilak. 1.Iker Caño. 2. Xabier Pinto. 3.Yerai Goikoetxea.
Kadeteak neskak: 1.Eider Vicente.
Kadeteak mutilak: 1.Rober Perez. 2.Luken Goikoetxea.
Jubenilak neskak: 1.Haizea Artola. 2.Estitxu Mateos. 3.Irune Goikoetxea.