June Kintanaren Grupompleo bosgarrena Emakumezkoen Kluben Arteko Atletismo Txapelketako Ohorezko Mailan

Guaixe 2018ko eka. 20a, 15:59

June Kintana hirugarrena izan zen disko jaurtiketan

Asteburuan Emakumezkoen Kluben Arteko Atletismo Txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen Castellonen. Tartean June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarraren Pamplona Atletico Grupompleo taldea aritu zen lehian, Valencia Esports, Playas de Castellon, FC Barcelona, Simply-Scorpio 71, Atletico San Sebastian, AA Catalunya eta Cueva de Nerja-UMA taldeekin batera.

Txapelketa ona egin zuten nafarrek, eta Castellonen eta aurreko bi jardunaldietan egindako lanari esker, azkenean Kluben Arteko Atletismo Txapelketako Ohorezko mailan bosgarrena sailkatu da Pamplona Atletico Grupompleo (75,5 puntu), Valencia Esports (137 puntu), FC Barcelona (123 puntu), Playas de Castellon (116 puntu) eta Simply-Scorpio 71 (71 puntu) taldeen atzetik. Lehendabiziko hiru taldeak gainditzea ia ezinezkoa da, baina laugarren postua kolokan izan zuten Simply-Scorpio 71 eta Pamplona Atletico Grupompleo taldeek, lehia estua izan baitzuten. Azkenean lehenak gailendu ziren.

Lortutako bosgarren postu horretan June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarrak lortutako 3. postuak pisu nabarmena izan zuen.