Inun kantautorearen kontzertua bihar Bakaikun

Guaixe 2018ko uzt. 11a, 09:00

Mikel Inunziaga Inun kantautoreak kontzertu akustikoa eskainiko du Bakaikuko Bakarrekoetxea elkartean bihar, garilaren 12an, 20:00etan

Inun gazte hasi zen musikaren munduan hainbat taldetan parte hartzen. 2014. urtean lehenengo diskoa kaleratu zuen: Berreginez. Zuzenean grabatutako diskoa zen. 2016an Da nola diskoa kaleratu zuen. 2018ko martxoan Aingurak disko berria kaleratu zuen. Erritmo sakon eta indartsuak melodia samurrekin uztartzen ditu Inun kantautoreak disko honetan.

Diskoa aurkezten Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan emanaldiak eskainiko ditu, bakarka zein bandarekin. Bakaikun bakarrik ariko da, kontzertu akustikoa eskainiz.