Bakaikuko IV. Katxarro Egunean parte hartzera animatu dute

Guaixe 2018ko urr. 3a, 12:06

Urriaren 13an izanen da eta auto klasikoak edo katxarroak dituztenei bertan izena emateko deia egin diete. Bazkarirako ere izena ematea zabalik dago

Aurreko edizioetako arrakastak bulkatuta, aurten ere Katxarro Eguna antolatuko du Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak. Urriaren 13an ospatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera. Horregatik, ibilgailu zaharrak, klasikoak eta mota guztietako katxarroak dituztenei deia egin diete, egunean parte hartzeko. Izena emateko ondoko telefonoetara deitu behar da: 691 557 448 edo 680 825 557.

Ohikoa denez, hasieran autoak, motorrak, bizikletak, traktoreak, kamioiak… Bakaikuko plazan bilduko dira eta ibilgailuak gertutik ikusteko aukera izango da. Ondoren, antolakuntzak hamaiketako ederra prestatuko die parte-hartzaile guztiei. 12:00etan, ibilgailu klasikoetan igo eta Sakanan buelta egingo dute topaketako parte-hartzaileek. Eta festa borobiltzeko bazkaria izanen da elkartean (helduek 15 euro, haurrek 8 euro). Bazkarira joateko izena eman beharra dago aurrerako aipatutako zenbakietan.