Elkarteko bazkideen eguna ospatuko da bihar

Guaixe 2018ko aza. 17a, 10:38

Elkartean aurretik egindako beste ospakizun bat.

Bakarrekoetxea elkarteak bazkide eguna antolatu du biharko. Aurreneko bazkideak eguerdian elkartuko dira eta trikitilariak alaituta trikipoteoan ariko dira, 14:00ak arte. Ordu horretan haurrendako bazkariak izanen da. Eta haiek mahaitik jaso ondoren helduen txanda izanen da. Majo bazkaldu ondoren mus saioa izanen da. Bitartean Dindaiak haurrendako tailerrak emanen ditu, 15:30etik 18:00etara. 17:30etik 19:30era Andoni Ollokiegi abeslaria izanen da. 20:00etan auzatea izanen da elkartean eta 22:00etatik 02:00etara Tirry Terry dj-ak dantzarako doinuak jarriko dituzte.