BGAk ospakizunez bete du foru-zubia

Guaixe 2018ko abe. 10a, 15:14
Urteurrenaren harira egindako kontzentrazioa. Argazkia: @Bakaiku_info

Bakaikuko Gazte Asanbladak 21. urteurrena hainbat ekitaldirekin ospatu du foru-zubian. Hilaren aurreneko larunbatean ginkana, kontzentrazioa eta afaria izan ziren. Abenduaren 6an, berriz, gaztetxean auzolana egin zuten, goizez. Hurrengo egunean Durangoko Azokara irteera antolatu zuten. Larunbatean, azkenik, pizza-pote girotua eskaini zuten. Musika aireak Talka taldeak eta Jotatxo dj-ren kontura izan ziren.