Kalendaiyuandako argazki eske

Guaixe 2018ko abe. 12a, 12:03
Aurtengo egutegiko irudi bat.

Ostiralera arte bidali daitezke bakaiku.egutegia@gmail.com e-posta helbidera edo estankoan, Koxkon edo udaletxean utzi daitezke. Aukeraketa egin ondoren argazkiak bueltatu eginen dituzte.

Bakaiku bera protagonista den egutegi edo kalendaiyua argitaratu dute aurreko bost urtetan. Hilabete bakoitza herriko argazki batez lagunduta egon da orain arte. Eta hala segitu nahi dute Bakaikuko kalendaiyua egiten dutenek. Baina horretarako argazkiak behar dituzte eta bakaikuarrei deialdia egin diete: “egutegia guztion artean osatu nahi dugu eta horretarako zure laguntza behar dugu: zure argazkiak behar ditugu. Zure ustez interesgarriak edo politak diren argazkiak bidaltzea eskertuko genizuke. Argazkiak gaur egungoak edo iraganekoak izan daitezke”.