Huerta de Peraltako grebalariekiko elkartasun afaria

Guaixe 2019ko urt. 10a, 10:09
Huerta de Peraltako langileekIruñean egindako mobilizazio bat. Argazkia: www.lab.eus

Bihar, 21:30ean, Bakaiku Bakarrekoetxea elkartean. Han bertan eman daiteke izena, 15 euro pagatu behar dira

Azkoiengo Huerta de Peralta enpresako langileak greba mugagabean daude abenduaren 26an geroztik. Lan baldintzak hobetzeko hainbat eskaera egin dizkiote zuzendaritzari. LAB sindikatuak gehiengoa du enpresa batzordean eta sindikatura afiliatuta dauden langileei laguntzeko badu borroka kutxa. Azkoiengo grebalari guztiak, ordea, ez daude afiliatuta eta haiei laguntza emateko Huerta de Peraltako LABek eta greba batzordeak elkartasun kutxa martxan jartzea erabaki dute. Kutxa horretatik pagatuko dira ere grebak sortutako gastuak. Elkartasun kutxa hori elikatzeko elkartasun afaria eginen da Bakaikuko elkartean bihar, 21:30ean. Afarira joan ezin baina ekarpena egin nahi dutenek dirua honako kontu korrontean sar dezakete: ES63 3035 0058 370581236517.