San Anton kofradiaren eguna ospatu zen

Guaixe 2019ko urt. 21a, 11:55
Bakaikuko San Anton kofradiako kideak mezaren ondoren egindako talde argazkian.

Ordu batean egindako elizkizunean elkartu ziren Bakaikuko sanantondarrak. Mezaren ondoren, elizaren ondoan, kofradiaren talde argazkia egin zuten. 92 kofrade dira gaur egun, joan den urtean bezala, ez baita ez altarik ez bajarik egon. Horiek akta liburuan (1857koa, beste bat 1716koa) jasotzeaz eta ospakizuna antolatzeaz Iñaki Saez de Adana maiordomoa eta Roberto Ramos beleroa arduratu ziren. Aurrenak bigarrenaren eskutan utzi zuen ardura larunbatean eta belero berria Mario Gastaminza da. Egiteko guztien ondoren, Bakarrekoetxea elkartean bazkaltzera 52 kofrade elkartu ziren.