Bakaikuko Udalak 131.160 euro eskuratu ditu bi baso aprobetxamendu salduz. Aurreneko lotea Aborobil, Sasilatz eta Aizkorazar parajeetan zegoen, eta 1.270 haritz, haritz amerikar eta pagok osatzen zuten, hurrenez hurren, 169 metro kubiko zur eta 1.183 metro kubiko zur egiten zutenak. Udalak, enkantean, 24.491,41 eurotan jarri zuen salgai eta 40.960 eurotan saldu dio Arpana Formacion Forestal enpresari. Bigarren baso aprobetxamendua Atxolinsoroeta, Arginaroz, Errementarigaztainalde eta Urikidibarren parajeetan zegoen. Enkante horretako hasierako prezioa 76.400,98 eurotan jarri zuen Bakaikuko Udalak eta 90.200 eurotan saldu dio Explotaciones Forstales Zubillaga Saralegi enpresari. Guztira, aurreikusi baino 30.267,61 euro gehiago eskuratu ditu Bakaikuko Udalak bi enkante horietan.