Kamarro txikiak kalez kale

Guaixe

Bakaiku ihotea txikienek mustu zuten larunbat eguerdian.

Kamarro txikiak larunbat eguerdian kalejira egin zuten herrian barna. Ondoren, handiekin batera bazkalduko zuten eta haien segizioan parte hartu ere. Haur bakaikuarrek bihar astearte-ihotea ospatuko dute. Santa Ageda egunean kantyu-eskean aritu ziren eta han jasotakoarekin bazkaria eginen dute. Baina herrian barna kalejiran ere ibiliko dira.

Argazkiak: Utzitakoak.