June Kintanak urrezko domina lortu zuen Espainiako Unibertsitateen Arteko Txapelketan

Guaixe 2019ko mai. 6a, 14:51

Bakaikuarrak 54,99 metroko jaurtiketa egin zuen eta emakumezkoen disko jaurtiketako txapelduna izan zen

Asteburuan Espainiako Unibertsitateen Arteko Atletismo Txapelketak jokatu ziren Castellonen. June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra Leongo Unibertsitatearekin lehiatu zen eta primerako lana egin zuen: urrezko domina lortu zuen, kilo bateko pisua zuen diskoa 54,99 metrora jaso eta gero. Bigarrena Valentziako Unibertsitateko Arev Sargsyan sailkatu zen (47,23 m) eta hirugarrena Alacanteko Unibertsitateko Paula Ferrandiz (46,90 m).