Udal eta foru hauteskundeak 2019

Urritza berriro alkate

Guaixe 2019ko eka. 1a, 11:52

Bakaikuko udaletxea.

EH Bilduk aurkeztutako zerrendan alkateak eta bi zinegotzik errepikatzen dute udalean.

Bakaiku
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 296   286  
Parte hartzea 234 % 79,05 226 % 79,02
Abstentzioa 62 % 20,94 60 %20,98
Boto baliagarriak 191 % 81,62 168 % 74,33
Boto baliogabeak 43 % 18,37 58 % 25,66
Zerrendei emandakoak 155 % 66,23 121 % 53,54
Boto zuriak 36 % 15,38 47 %20,80
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 155 (% 81,15) 7 121 (% 72,02) 7
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 294   285  
Parte hartzea 235 % 79,93 227 % 79,64
Abstentzioa 59 % 20,06 58 % 20,35
Boto baliagarriak 235 % 100 222 % 97,79
Boto baliogabeak 0 0 5 % 2,20
Zerrendei emandakoak 232 % 98,72 217 % 95,59
Boto zuriak 3 % 1,27 5 % 2,20
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 126 % 53,62 104 % 46,85
Geroa Bai 61 % 25,96 64 % 28,83
NA+ 33 % 14,04 32 % 14,41
PSN-PSOE 8 % 3,40 4 % 1,80
Ahal dugu 2 % 0,85 11 % 4,95
I-E 1 % 0,43 1 % 0,45


Udala berritzeko zerrenda bakarra aurkeztu zen hauteskundeetara eta 155 boto jaso zituen (% 81,15), EH Bilduk duela lau urte baino  34 boto gehiago jaso ditu (% 28,10). Errolda pixka bat hazi da eta parte-hartze altuari eutsi diote Bakaikun, % 79,05. Bai boto txuriek bai boto baliogabeek behera egin dute, % 23,4 eta % 25,86.

Udalaren osaera
1. Egoitz Urritza Lazkoz
2. Arantxa Jungitu Aseginolatza
3. Josetxo Kintana Larraza
4. Francisco Javier Zebeiro Arraras
5. Ekhi Etxeberria Kaiuela
6. Aner Galarza Barandiaran
7. Ion Tabar Cayuela

Parlamentua
Foru gobernua berritzeko hauteskundeetan bakaikuarren aurreneko aukera EH Bildu izan da 126 boto jasota (% 53,62), aurreko deialdian baino 22 boto gehiago (% 21,15). Parlamentua berritzeko bakaikuarren bigarren aukera Geroa Bai izan da 61 botorekin (% 25,96), 2015ean baino 3 boto gutxiago (% 4,69). Navarra Sumarendako izan dira 33 bakaikuarren botoak (% 14,04), duela lau urte UPNk eta PPk nor bere aldetik joanda baino boto bat gehiago (% 3,12). PSNk parlamenturako 8 boto eskuratu ditu Bakaikun (% 3,4), aurrekoan baino 4 gehiago (% 100). Ahal Dugurendako 2 boto izan dira (% 0,85), 9 boto (% 81,82) galdu dituzte. I-Ek boto bat (% 0,43) jasotzen segitzen du Bakaikun. Uxue Barkosen gobernuari eutsi dioten indarrek Bakaikun 190 boto lortu dituzte, 2015ean baino 10 gehiago (% 5,55). Parte-hartzea % 79,93koa izan zen. Boto baliogaberik ez zen izan eta txuriak 3, bi gutxiago (% 40).

Europa
Aurreko bi hauteskundeetan bezala, kontinenterako hauteskundeetan ere EH Bilduren aldeko aukera nagusi izan da Bakaikun: 135 (% 57,2), 2014an Herriek Erabaki hautagaitzak baino 33 boto gehiago lortu ditu (% 32,35). Geroa Bai ere bigarren aukera izan da hauteskunde horietan 41 boto jasota (% 17,37). PSNk 14 boto (% 5,93) jaso ditu, 9 gehiago (% 180). Ahal Dugurendako 13 boto izan ziren (% 5,51), hamar gehiago (% 333,33). PPk 12 boto eskuratu zituen Bakaikun (% 5,08), 16 gutxiago (% 57,14). Ciudadanosendako bakaikuarren 9 boto izan dira (% 3,81). Azkenik Juntsek 3 eta Voltek 1 lortu dituzte. Parte-hartzea % 80koa izan zen, 2014an baino 14,41 puntu altuagoa.

Informazio gehiago hemen.