Auzolanari buruzko bost informazio batzar

Guaixe 2019ko uzt. 11a, 13:50
Auzolanari buruzko lan saioetako bat.

Maiatzean egindako bileretan auzolanari buruzko proposamena ondu zen. Hari buruzko herri galdeketa eginen da hilaren 21ean. Aurretik informazio bilerak iragarri dituzte gaurko eta biharko.

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, auzolanari buruzko herri galdeketa hilaren 21ean, igandean, izanen da. Auzolan proposamenaren eta herri galdeketaren berri emateko Bakaikuko Udalak herriko bost auzoetan, kalean, informazio bilerak antolatu ditu. Bakaikuarrek bilera horietan ere kezkak argitzeko eta ekarpenak egiteko aukera izanen dute. Gaur 18:00etan Mailusa larrainean eta 19:30ean Maldaiko larrainean. Bihar, berriz, hiru hitzordu daude jarriak: 18:00etan santio plazan eta ibaiko zubian eta 19:30ean frontoian. Udalak bakaikuarrak bileretan parte hartzera gonbidatu ditu.