Saioa Zelaiak piztu zuen festen hasierako etxajua. Eta segituan japoniar-bonbek eztanda egin zuten, txikienak batera eta bestera korrika hasi ziren, opariren bat eskuratu asmoz. Aurreneko festetako musika doinuak herriko zortzikoarena izan zen, 2008tik presente dagoena. Ehiztariek eskainitako auzatearekin batera , adin guztieitako 30 musikari bakaikuarrak txanda eskatu zuten eszena-tokian. Hainbat kantu aletu zituzten eta herritarrek kantuan jarri zituzten, haien artean kantuen letrak banatu ondoren. Atzotik Patxi Zelaia Romeralen argazki erakusketa udaletxeko goiko gelan ikusgai dago.