June Kintana Europako Selekzioen Arteko Atletismo Txapelketan ariko da

Guaixe 2019ko uzt. 31a, 13:27
June Kintana larunbatean Larrabiden, Espainiako Federazio Arteko Txapelketan. Argazkia: Aizpurua / Imbuluzqueta.

Abuztuaren 9tik 11ra lehiatuko da, Poloniako Bydgoszcz hirian

Abuztuaren 9tik 11ra Europako Selekzioen Arteko Atletismo Txapelketak jokatuko dira Polonian, Bydgoszcz hirian. Espainiako selekzioak atzo jakinarazi zuen bertara eramango duen selekzioa, eta tartean 6 atleta nafar daude: Sergio Fernandez eta Maitane Melero korrikalariak, Miren Bartolomé eta Adrián Vallés pertika-jauzilariak, Manu Quijera jabalina jaurtitzailea eta June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra.

June Kintanak Federazio Arteko Espainiako Atletismo Txapelketan aritu zen larunbatean Iruñean, eta Espainiako txapelduna izan zen (52,39 m). Horretaz gain, asteartean Larrabiden jokatutako Jose Luis Hernandez Memorialean disko jaurtiketako proba irabazi zuen, 50,50 metroko jaurtiketarekin.