Automobilismoa

Bakaikuko Katxarro Eguna, ate joka

Guaixe 2019ko urr. 3a, 12:51

Urriaren 12an ospatuko da, baina izena ematea zabalik dago

Hurrengo larunbatean, urriaren 12an, kotxe, moto, traktore, bizikleta eta mota guztiko katxarroen topalekua izango da Bakaiku. Bosgarren urtez jarraian, Katxarro Eguna antolatu du Bakarrekoetxea Elkarteak, klasikoen topaketa. Goizeko 10:00etatik aurrera Bakaikuko plaza eta inguruko kaleetan mota guztietako ibilgailu klasikoak ikusgai jarriko dira, bertara hurbilduko direnen gozamenerako. Ondoren, bazkaria egongo da elkartean (helduek 20 euro, haurrek 9 euro). 

Katxarro egunean parte hartu nahi dutenek, ondoko e-posta edo telefonoetan eman dezakete izena: katxarroeguna@gmail.com, 691 557 448 edo 680 825 557). Eta elkartean egongo den bazkarirako ere aipatutako e-postara idatzi edo telefonoetara hots egin beharko da.