Tuterako ikastolaren aldeko elkartasun afaria

Guaixe 2019ko aza. 6a, 12:39
Jendea karpa pean euritik babesten.

Nafarroa Oinez ospakizuneko eguraldiak ekonomia aurreikuspenak ez betetzea ekarri zuen.

Tuterako Argia ikastolak antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez. Hainbat euskaltzale joan zien festa egunaz gozatzera Erriberara, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta Argia ikastolak ez zuen lortu Erriberan euskara bulkatzeko beharrezkoa duen dirua. Horren jakitun, bakaikuar talde batek Euskarak Erriberan izan dezan arnas lelopean antolatu dira eta Bakarreko-etxea elkartean afaria antolatu dute larunbaterako, 21:00etan. Elkartean bertan edo estankoan eman daiteke izena. 

Afarira joan nahi ez dutenek Argia ikastolak zabaldu dituen hiru kontu korronteetakoren batean sartu dezake dirua: Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552, Nafarroako Rural Kutxa:   ES58 3008 0003 0539 0183 6324 edo Caixabank ES52 2100 3695 1322 1015 8880. Bankutik pasa ezin direnek estankoan 10 eta 20 euroko laguntza-txartelak eros ditzakete. Diru hori osotasunean Erriberako ikastolara bidaliko da.