Bakarreko-etxeak bere eguna ospatuko du

Guaixe 2019ko aza. 15a, 13:38
Nafarro Oinezen aldeko bazkaria egin zuten larunbatean. Argazkia: @bakaiku_info

Bihar izanen da, 13:00etatik aurrera.

Bakaikuko elkarteak, Bakarreko-etxeak, bere eguna ospatuko du bihar. Ospakizunari 13:00etan emanen diote hasiera trikitilariek alaitutako poteoa izanen da. 14:00etan haurrendako bazkaria izanen da. Haiek mahaia hustutakoan, helduak eseriko dira mahaira 14:30ean. Bazkariaren ondoren bazkaltiarrak ez dira mahaitik jasoko bingoa, musa eta bestelakoak izanen direlako. Helduak horretan dauden bitartean, 15:30ean haurrendako tailerrak eginen dira. Eta 17:30etik aurrera Josuk alaituko du arratsaldea. 20:00etan auzatea izanen da eta eguna borobiltzeko Gabezin taldearekin dantzaldia izanen da 21:00etatik 01:00etara. 

Bigarren asteburua segituan izanen da elkartean animazioa dela. Joan den larunbatean Tuterako Argia ikastolaren aldeko afaria hartu baitzuen Bakarreko-etxea elkarteak.