Seigarren kalendayuandako laguntza eske

Guaixe 2019ko abe. 1a, 19:23
Aurreko urte bateko egutegia.

Herriko egutegia egiteko dozena bat argazki behar dira. Abenduaren 8ra arte aurkeztu daitezke bakaiku.egutegia@gmail.com e-posta helbidean 

Hurrengo urtea seigarrena izanen da Bakaikuko etxe askotan herria bera protagonista den egutegia izanen dela, Bakaikukko Kalendaiyua. Hura egiteko, ordea, hamabi argazki behar dituzte. Egileek egutegia bakaikuar guztien artean osatu nahi dute eta horregatik laguntza eskatu diete. Horregatik, norberarendako “interesgarriak ed politak diren argazkiak” partekatzea eskatu diete. Argazkiak gaur egungoak edo iraganekoak izan daitezkeela ere nabarmendu dute. Eta horiek nola eman ere zehaztu dute: bakaiku.egutegia@gmail.com e-posta erabiliz. Bakarren batek paperezko argazkia badu eta eman nahi badu, hura ere jaso eta berehala bueltatuko dute.