Bakaikuko egutegia eskuratzeko garaia

Guaixe 2019ko abe. 21a, 11:45

Astelehenean salgai jarriko den Bakaikuko egutegiaren azala.

Astelehenetik aurrera ohiko lekuetan erosi ahalko da Bakaikuko kalendayua.  

Bakaikuko argazkiekin ilustratutako kalendayuaren seigarren edizioa astelehenean erosteko aukera izanen da. Dozena bat hilabete ilustratzeko herriko 15 argazki bildu dituzte oraingoan. Aspaldiko haurrendako jolas parkea eta maiatza jasotzen erakusten duen argazkia da aspaldiko bakarra, gainontzekoak gaur egungoak dira. Egutegian bertan esker “berezia” azaltzen diete ekarpena egin dutenei, honakoei zehazki: Ainara Tabar, Alex Garmendia, Alfredo Zelaia, Amaia Fuste, Asier Lopez de Zubiria, Eduardo Urrestarazu, Egoitz Urriza, Erkuden Barandiaran, Erlantz Ibargurengoitia, Estitxu Leizeaga, Ion Itxaso, Irune Lopez de Zubiria, Jose Ignacio Urriza, Lander Irritza, Maitane Ondarra, Nagore Lopez de Zubiria, Pedro Jose Zelaia eta Sonia Lizarragari. 

2020koa saltzera jarri gabe, dagoeneko 2021eko kalendayua buruan dute. Horregatik ekarpenak, iritziak, argazkiak edo interesgarri jotzen dena bakaiku.egutegia@gmail.com helbidera bidali daiteke, bestela udaletxean mandatua utzi daiteke. Argazkiak bidaltzeko epea 2020ko azaroan despedituko dela jakinarazi dute.