Bakaikuarrek herri-ihotea edo inauteria ospatu zuten larunbatean. Bazkaldu ondoren etxez etxeko errondari ekin zioten mozorrotuek, hau da, kamarroek. 

Bihar Bakaikun haur-ihotea ospatuko da. Txikiek eta gaztetxoek elkartean elkarrekin bazkalduko dute. Santa Ageda bezperan kopla kantari ibili ziren eta han jasotakoarekin pagatuko dute bazkaria. Mahaitik jaso ondoren, mozorroak jantzi eta herrian barna kalejiran ibiliko dira. Akaberan txokolate-jana izanen da. Txikiek despedituko dituzte aurtengo ihoteak Bakaikun.