Disko jaurtiketa

Urrea June Kintanarendako

Guaixe 2020ko mar. 13a, 10:23

Bakaikuarrak Jaurtiketa Luzeen Espainiako Txapelketako emakumezkoen disko jaurtiketa txapelketa irabazi zuen 52,10 metroko jaurtiketarekin. June martxoaren 21ean eta 22an Europako Jaurtiketen Kopan aritzekoa zen, Portugalen, baina koronabirusarengatik proba atzeratzea erabaki dute.

Asteburuan Jaurtiketa Luzeen Espainiako Txapelketa jokatu zen Motrilen (Granada), eta bertan aritu zen Grupompleo Pamplona Atletico taldeko June Kintana disko jaurtitzailea. Bakaikuarrak emakumezkoen disko jaurtiketa proba goitik behera dominatu zuen eta 52,10 metrora jaurti zuen kilo bateko diskoa. Horrela, Espainiako urrezko domina lortu zuen. Bigarrena Andrea Alarcon kataluniarra izan zen (48,90 metro). Kintana alde handiz nabarmendu zitzaion Alarconi, egindako 6 jaurtiketatik 4tan Alarconi gailendu baitzitzaion (48,87 m, 50,87 m, 47,38 m, 49,18 m, 50,35 m eta 52,10 m). 

Europako Kopa, atzeratuta
June Kintana martxoaren 21ean eta 22an Europako Jaurtiketen Kopan aritzekoa zen, Portugalen, baina koronabirusarengatik proba atzeratzea erabaki dute.