"Gure osasuna mehatxatzeaz gain gure bizitzak hankaz gora jarri eta herritar askoren egunerokoa erabat baldintzatu" duela esan dute 40 bakaikuar inguruko talde batek. Hortaz, "egoera zail" honetan laguntzeko eskaintzeko elkartu dira. Laguntza behar izanez gero 622 268 161 telefonora deitzeko eskatu dute.
Talde honen helburua "zaurgarritasun egoeran" dauden bakaikukarrak laguntzea da, beraz, erosketak egin eta etxera eramateko laguntza, etxean bakarrik daudenen ongizateaz arduratzea, menpekotasuna duen pertsonak dituztenak laguntza ematea, lanera joan behar direnei eta haurrak etxean dituztenak zaintzeko laguntza, urduri edo arduratuta daudenei eta jendearekin hitz egiteko beharra dutenei haiekin harremanetan jartzeko eta beste hainbat kezketan laguntzeko prest daude. Gainera, Bakaikuko botikak etxez-etxe banatzeko aukera eskaintzen du taldeak ere. Eskaera egiteko 948 563 450 telefonora deitzeko edo 657 702 178 Whatsapp mezu bat bidaltzeko esan dute.
Laguntza sarea osatu duten bakaikuarrek "segurtasun baliabide guztiak" erabiliko dituztela azaldu dute: "Herriko osasun arloko langileekin harremanetan gaude, eta beraien irizpideak jarraituko ditugu". Boluntario taldeak laguntza eskatzeko "lotsarik edo beldurrik" ez izateko esan dute, "poz-pozik lagunduko zaitugu".