Haurrendako udako aisialdi programa izanen da

Guaixe 2020ko eka. 18a, 13:08

BAkaikuko haurrak joan den urteko ihoteetan mozorrotuta.

Garilaren 1etik 23ra izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Izen ematea udaletxean egin daiteke, edo zinegotzi bati esanda, hilaren 24ra arte.

COVID-19 gaixotasunak eskatzen dituen higiene eta segurtasun neurriak betez, Bakaikuko Udalak  
Bakaikun Euskaraz egitasmoa martxan jarriko du udan. Udako aisialdi programa hori 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Udalak jarduera horretarako gehienezko kopurua zehaztu du, eta izena emandakoen artean Bakaikun erroldatuek izanen dute lehentasuna. Bestetik, programa behar bezala garatu ahal izateko begiraleak behar dituzte. Interesatuek beraien curriculumak astelehenera arte aurkeztu ditzakete, udala@bakaiku.eus e-posta helbidera bidaliz. 

Bestetik, Bakaikuko Udalak jakinarazi du larunbatean, 12:30ean, etxerako egur loteen zozketa eginen duela Santio plazan. Udaletik argitu dutenez, lote bakoitzak 20 euro balio ditu eta ordainketa momentuan bertan egin behar da. Zozketara joan behar dutenei gogorarazi diete musukoak jantzita joan beharko dutela eta segurtasun neurriak hartu beharko dituztela.