Santiagoren omenezko festak hilaren 23tik 26ra egitekoak ziren aurten Bakaikun. Baina COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemiak eragin du publikoak diren tokietan osasun publikoa eta segurtasuna zaintzeko eta babesteko segurtasun-neurriak hartu beharra. Bakaikuko Udalari horiek ziurtatzea ezinezkoa zaionez, ebatzi du aurtengo festak bertan behera uztea.