Duela 25 urte...

Zortzikoa festetan

Guaixe 2020ko uzt. 27a, 11:21

Baziren urte batzuk bakaikuarrek herriko dantzak berreskuratu zituztela Angel Fernandez eta beste herritar batzuei esker

Orain mende laurden, 15 eta 20 urte bitarteko 12 neska eta 8 mutil bakaikuar Luis Mari Lopezekin zortzikoa ikasten aritu ziren. San Joan egunean hasi ziren eta garilaren 23ra arte egon ziren 21:00etatik 22:00etara dantza ikasten. Gaurko egunez, ermitatik plazara kalejira egin zuten. Auzatearen ondoren, dantzatu egin ziren.