Duela 25 urte...

Iturrietako urarekin gorabeherak

Guaixe 2020ko abu. 17a, 11:25

Herriko iturrietako ura ona edo txarra ote zen; eztabaida hori zuten bakaikuarrek

Antza, barnetegikoen Iturgain iturritik ura edan ondoren gastritis sintomak zituzten urtero. Halako sintomak kanpotarrek izaten zituzten bakarrik. Horregatik, Migel Anjel Artieda sendagileak ur laginak aztertzera bidali zituen Osasunbidera. Iturgain eta Elizazpiko iturriak ez zeuden ur sarera lotuta, iturburutik hartzen zuten ura eta, beraz, kloratu gabe zeuden.