Trikidantz taldearen kontzertua Bakaikun

Guaixe 2020ko aza. 26a, 09:17

Erromeri taldeak 'Bizitzaz gozatu' diskaren aurkezpena eginen du Bakaikuko frontoian etzi, larunbata, 19:00etan. Azken gonbidapenak estankoan har daitezkela jakinarazi dute Bakaikuko Udaletik. 

Trikidantz plazaz plaza alaitasuna eta festa zabaltzen duen taldea da. Sakanako herritako festetan ezaguna da erromeri taldea eta, orain, Bizitzaz gozatu diska kaleratu du. Larunbatean, azaroaren 28an, 19:00etan, lan berriaren aurkezpena eginen du, Bakaikuko frontoian. Egoerak baldintzatuta edukiera mugatua da eta publikoa eserita egonen da. Kontzertua doan izanen da, baina aurretik gonbidapena hartu behar da udalaren Whatsappean edo Kontxiren estankoan.