Herriko egutegiaren zazpigarren edizioa bidean

Guaixe 2020ko aza. 26a, 17:59

Bakaikuko 2018ko egutegiaren azala.

Bakaikuko dozena bat argazki behar dituzte abenduaren 4rako.

Bakaiku bera protagonista den 2021ko Bakaikuko Kalendaiyua egiteko prozesua martxan dago. Zazpigarren aldia izanen da halako egutegi bat argitaratuko dena. Baina hilabete bakoitza ilustratzeko dozena bat argazki behar dira. Eta egutegia bakaikuar guztien artean egin nahi dutenez, argazkiak lortzeko laguntza deia egin dute. Egutegirako moduko argazkiak dituztenek egin dezakete ekarpena, irudiak interesgarriak direlako edo politak direlako, edota gaur egungoak edo garai batekoak direlako. 

Herriko egutegia egiteko ekarpena egin nahi duten bakaikuarrek argazkiak Estankoan Kozko tabernan edo udaletxean utzi ditzakete. Bestela, bakaiku.egutegia@gmail.com e-posta helbidera bidali dezakete. Argazkiak paperean edo formatu digitalean jasoko dituzte eta, berehala, jabeari bueltako dizkiote. Argazkiak uzteko azken eguna abenduaren 4a izanen da.