Herriko egutegia salgai

Guaixe 2020ko abe. 23a, 18:46
Bakaikuko egutegian dagoen argazkietako bat.

Estankoan eta Koxkon bost eurotan eskuratu daitezke.

Dagoeneko salgai dago 2021eko Bakaikuko Kalendaiyua. Zazpigarren aldia da herriko argazkiekin ilustratutako egutegia argitaratzen dutena Bakaikun. 2021eko almanaka 15 argazkiz jantzita dago. Herriko paisaiak, Martxoaren 8ko emakumezkoen talde argazkia edota Bakaikuko ohiturek dira egutegia ilustratzen dutenak. 

Egutegia egiteko bakaikuarrei laguntza eskatu zieten eta ekarpena egin dutenen izenak ere jasotzen ditu egutegiak esker onez: Ainara Tabar, Alex Garmendia, Amaia Fuste, Asier Lopez de Zubiria, Eduardo Urrestarazu, Edurne Luis, Egoitz Urritza, Estitxu Leizeaga, Iñaki Sáez de Adana, Irune Lopez de Zubiria, Cristina Otamendi, Lander Urritza, Maitane Ondarra, Marimar Barandiaran, Mª Esther Ayestarán, Oihane Ondarra, Patxi Zelaia, Pedro Jose Zelaia eta Sonia Lizarraga.

Bestetik, 2022ko egutegiari begira ere jarri dira eta nahi dutenek ekarpenak, iritziak, argazkiak edo interesgarri jotzen dutena bakaiku.egutegia@gmail.com helbidera bidali dezakete. Eta, bestela udaletxean mandatua utzi daiteke; 2021eko azarora arte jasoko dituzte jakinarazpenak.