June Kintana ETB1eko Baserria lehiaketan

Guaixe 2021ko urt. 11a, 14:30

Baserritar gisa ari da parte hartzen Goienetxeatarren taldean, Beñat kaletarra bikote duela

Atzo hasi zen ETB1eko Baserria saioa. Baserritarrek eta kaletarrek osatutako bikoteek parte hartzen dute bertan, eta baserriko lanak eta erronkak egin eta gainditu behar dituzte. June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra bertan parte hartzen ari da, baserritar gisa, etxean azienda baitute eta bera ere albaitaritza ikasten ari baita. Goienetxeatarren taldean dabil lehian June, Beñat kaletarra bikote duela. Saioa ongi hasi du Kintanaren Goienetxeatarren talde gorriak, lehen auzolan probako irabazleak izan baitziren. 

EITBk gaur azaldu duenez, Baserria saioa euskaldunen artean nagusi izan zen atzo, %13,3ko ikusle kuotarekin.