Aurten Bakaikuko kinta bakarra Eider Vicente da. Kinto ospakizunetarako taldea sortzeko Bakaikun kinto zaharrak (hiru) eta kinto gazteak (bi) elkartzen dira. Seiko segizioa txikia zelako, joan den urteko hiru kinto zaharrek ere festarekin bat egin behar zuten. Bederatziko segizioa osatuko luke gauzak ongi. Baina COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, aurten ez da kinto ospakizunik izanen Bakaikun. Ospakizunak urte batez atzeratuko dituzte eta 2022an lau kintadetako gazteak izanen lirateke otsaileko festako protagonistak. Bosgarren kintada bat ere batu liteke, 2001ean jaiotako kinto zaharrak bat egiten badute.