Emakumeen Eguna 2021

Martxoaren 8a bertan da

Guaixe 2021eko martxoaren 4a

Joan den urtean emakumezko bakaikuarren topaketa egin zen.

Emakumeen Eguna dela eta egitaraua prestatu dute Bakaikun. 

Egitaraua 
Martxoak 6, larunbata
18:00etan “Neskatoak” dokumentala, emakumezkoak Ipar Euskal Herrian lanean frankismo garaian, eta, ondoren, Jon Abril egilearekin solasaldia. Bakaikuko udaletxean. Mank. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: 948 564 823 edo 628 328 593 telefonoetara hots eginez edo berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatziz. 

Martxoak 7, igandea 
18:00etan Herriko emakumezko guztien artean pankarta margotzea, Bakaikuko frontoian.  

Martxoak 8, astelehena
19:00etan Kontzentrazioa, Bakaikuko erdiko iturrian. 

Martxoak 21, igandea 
12:01ean VIII. Lilasterketa, oinezko martxa Ziorditik Irurtzunera. Aipatutako orduan erdiko iturrian. Bakoitzak bakarrik bere herriko zatia egitea gomendatzen da. Mank eta Altsasuko Udala. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: 948 564 823 edo 628 328 593 telefonoetara hots eginez edo berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatziz.