Plazan desfibriladorea jarri dute

Guaixe 2021ko api. 15a, 10:06
Bakaikuko Santio plazan dago jarrita desfibriladorea. Argazkia: Bakaikuko Udala.

Udaletxeko izkinan dago, bideberriko arranpatik gora jota erraz iristeko moduan.

Bakaikuko Udalak udaletxean desfibriladorea jarri du, postontziaren ondoan. 2.000 bat euroko inbertsioa egin du hura jartzeko. Desfibriladorea jarrita dago eta bakaikuarrek hura erabiltzeko prestakuntza jasoa dute, joan den urteko ilbeltzean lehen sorospenei buruzko ikastaroa egin baitzen herrian. Izan ere, bat-bateko bihotz-geldialdia gertatzen denean segundo guztiak garrantzitsuak dira. Ezinbestekoa da azkar eta modu eraginkorrean jardutea osasun profesionalak iritsi bitartean. Baita gaixo dagoen pertsonarendako prozesua itzulgarria izan dadin eta biktimak egoera kritiko hori gaindi dezan. Horregatik, bakaikuarrak oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea nola egin ikasteko izena ematera animatu dituzte udaletik.