Borondatezko auzolana eskolena zen eraikinean

Guaixe 2021ko mar. 31a, 19:52
Bakaikuko eskola zena. Artxiboa.

Bihar izanen da, 09:30ean, beheko solairuan behin behineko erabilera anitzeko gela eta haur eta gazteendako gela egiteko.

Eskolak hartu zituen eraikinaren etorkizuna zein izanen den erabakitzeko prozesuan sartuta daude bakaikuarrak. Hura bukatu bitartean eraikinaren beheko solairuari behin behineko erabilera emateko  asmoa du udalak. Horregatik, borondatezko auzolana egiteko deialdia egin du biharko. Beheko solairua bitan banatzea da asmoa. Alde batetik, erabilera anitzeko gela sortzeko, edozein pertsonak edo taldeko erabiltzeko aukera lukeen espazio hutsa izanen da. Eta hura erabiltzeko erreserba sistema jarriko luke martxan udalak. Bestalde, haur eta gazteendako txokoa sortuko dute. 

Bakaikuko Udaletik gaztigatu dutenez, “egokitzapena oso oinarrizkoa izanen da, funtsezko elementuetara mugatuko da eta ahalik eta gastu txikiena sortzen saiatuko da. Konponketa horiek ez dute balio eraikinerako aurreikusitako proiektuetarako”. Egokitzapena borondatezko auzolanen bidez eginen dituzte eta nahi duenak aurreneko bihar joateko aukera izanen du. Bihar ez baina hurrengo auzolanetan parte hartzeko interesa dutenek Bakaikuko Udalaren 622 268 161 telefonora mezua bidali dezakete (Whatsapp edo Telegram) edo partehartzea@bakaiku.eus e-postara idatzi.