Etxerako egur loteak eskatzeko garaia

Guaixe 2021ko api. 20a, 11:41
Bakaikuko ikuspegia.

Hilaren 29ra arte egin daiteke eskaera. 

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, etxerako egurra eskatu nahi duten bakaikuarrek hilaren 29ra arte egin dezakete. Horretarako, bakaikuarrek udalari beraien nahia azaldu behar diote. Hiru bide dituzte horretarako. Batetik, udaletxeko postontzian idatzizko eskaera utziz. Bestetik, udala@bakaiku.eus e-posta helbidera mezua bidaliz. Eta, azkenik, 948 562 509 telefonora hots eginez. Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, aurten egur loteen ordainketa haiek banatzeko momentuan egin beharko da. Egur lotearen prezioa 20 eurokoa da.