Lorenzo Ondarraren lana Nafarroako Fonotekan

Guaixe 2021ko api. 19a, 11:08
Ignacio Apezteguía, María Antonia Rodríguez y Joaquim Llansó Fonotekaren aurkezpenean. NAF. GOB.

Nafarroako musika ondarearen 29 konposizioarekin jarri da abian Nafarroako Fonoteka, tartean bakaikuarraren lanak daude. Sarrera librea da. 

Nafarroako musika ondareko konpositore eta interprete nafar garrantzitsuen 29 lan grabatzeko proiektuari hasiera eman diote Vianako Printzea Erakudea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak. Tartean Lorenzo Ondarra bakaikuarraren lanak daude. Fonotekara sarrera librea eta doakoa izango da. Nafarroako musika panoramaren proiekzio handiko lana izanen da, eta proiektuaren helburuak, besteak beste, musika ondarea berrekuskuratzea, zaintzea eta sustatzea, baita bertako konpositoreak eta musikariak ezagutaraztea ere dira, Artxibo eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzutik azaldu dutenez. Ostegunean grabazioen lehenengo errepertorioa aurkeztu zuten Igancio Peztegia kultur zuzendaritza orokorrak, Joaquim Llansó Artxibo eta Ondaren Dokumentalaren zerbitzuak eta María Antonio Rodríguez Baluarte Fundazioko zuzendariak. 

Musika ondarearen grabazioen programa hemezortzi konpositoreen hogeita bederatzi lanen grabazioarekin hasi da: Bernardo de Peralta (heriotza urtea 1617), José de Cáseda (1660-1725), Simón de Araya (1676-1738), Fernando de Acuña (1690-1754), Andrés de Escaregui (1711-1773), Juan María Guelbenzu (1818-1886), Emilio Arrieta (1821-1894), Joaquín Gaztambide (1822-1870), Dámaso Zabalza (1835-1894), Felipe Gorriti (1839-1896), Buenaventura Íñiguez (1840-1902), Pablo Sarasate (1844-1908), Agustín Pérez Soriano (1846-1907), Joaquín Larregla (1865-1945), Emiliana de Zubeldía (1888-1987), Jesús García Leoz (1904-1953), Lorenzo Ondarra bakaikuarra (1931-2012)  eta Koldo Pastor.

Jorge Robaina eta Rinaldo Zhok piano joleak, Andrea Jimenez sopranoak eta Alicia Griffiths arpa joleak interpretatu dituzte lanak, eta Nafarroako Orkestra Sinfornikoa, Igor Ijurra etxarriarrak zuzentzen duen Iruñeko Orfeoiak eta Iruñeko Kamera Koralak ere parte hartu dute grabazioetan. 

2021ean zehar grabazioekin jarraituko dute eta, esaterako, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Lorenzo Ondarraren Tripticum abestia eta Nafarroako ereserkia eginen dute.