Disko jaurtiketa

June Kintanak ezingo du Europako Jaurtiketen Kopan aritu, aurretiko PCRan positiboa eman baitu

Guaixe 2021ko mai. 5a, 11:00

Asteburuan jokatuko da, Kroazian, Europako Jaurtiketen Kopa baina disko jaurtitzaile bakaikuarrak ezingo du parte hartu

June Kintana Larraza disko jaurtitzaile bakaikuarrak ezingo du Espainiako atletismo selekzioarekin asteburu honetan Spliten (Kroazia) jokatuko diren 21. Europako Jaurtiketen Kopan parte hartu, txapelketa aurretik egindako PCRan positibo eman baitu. Duela hiru aste positibo eman zuen atleta bakaikuarrak, zehaztutako konfinamendua bete zuen eta primeran zegoen, baina astelehenean txapelketaren aurretik egin beharreko PCRan positibo eman zuen eta ezingo da Kroaziara joan. 

Joko Olinpikoak
Joko Olinpikoetara joateko puntuak lortzeari begira, Kintanak Europako Jaurtiketen Kopan parte hartzea oso garrantzitsua zen, baina, tamalez, ezinezkoa izango da.